Yessica Lyrics & Tabs by Jabier Muguruza

Yessica

guitar chords lyrics

Jabier Muguruza

Album : Beste HogeiPlayStop

Autoa espaloi ondoan gelditu da
eta Yessica irten da lehenengo,
beltzaran, exotiko, polita, ez argalegia

ilea atzera bilduta, ezpain lodiak, galtza estuak
txamarra alaia beroa baino areago.
Karpeta bat ezkerreko besoan,
zorro beltz bat sorbaldatik zintzilik.
Ez du hitz egiten, ez du hitz egiten
ez du irribarre egiten.
Gizon bat atera da gero gidariaren aldetik
eta autoa itxi du, urrutiratu ahala. Pip.
Yessicaren parera iritsi da, isilik
Inguruan fabrikak eta pabiloiak
Horietako batera doaz biak,
Elkarren ondoan, gizona eta neska,

Inguruan fabrikak eta pabiloiak
Horietako batera doaz biak,
Elkarren ondoan, gizona eta neska,
"oficina" jartzen duen ate baterantz.
Ez du hitz egiten...
Gizona zaharragoa, hirurogei-bat urte,
hemengo gizon gehienen tankerako janzkera
adin horretako gizon gehienena.
Praka grisak. Esku biak sakeletan.
Ezkerrekoa eta eskuinekoa, biak.
Eskuinekoa: orain gutxi, Yessicaren belaunean
egon den eskuineko esku hori bera.
Ez du hitz egiten...
Orain dela gutxi, zenbait minutuz,
minutu gehiegiz, neskarentzat gehiegiz,
hiritik ateratzen ari zirela,
industrialde honetarantz zetozela
autoan biak, elkarren ondoan
gizona hizketan, Yessica isilik
gizonaren eskua neskaren belaunean
Ez du hitz egiten...
Ea zer esaten diguten fabrika honetan,
ea ordaintzen diguten behingoz,
ez daude erraz gauzak hemen, badakizu.
A ze zortea zuk, gurean lanean -hatzak estuxeago
Yessicaren belaun-gain epelean-
Ez kezkatu baina, ondo moldatzen bagara:
Nik beti beharko dut idazkariren bat
Ez du hitz egiten...

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0073 sec