Gauez Iristea Lyrics & Tabs by Jabier Muguruza

Gauez Iristea

guitar chords lyrics

Jabier Muguruza

Album : Bikote Bat basque PlayStop

Lourdes Oñaederra
Gustatzen zait gauez iristea
urrutiko lekuetara.

Hiri berri bat gauez
gertuago dago
gertuago sorlekutik
eta ematen du leku hori
ez dela erabat berria
ez dela erabat arrotza.
Gauez epelago dira distantziak
hirietako kaleak ezagunagoak,
nola esan, gureagoak.
Inoiz ikusi gabeko
hiri batera gauez iristean
ematen du orduan

Inoiz ikusi gabeko
hiri batera gauez iristean
ematen du orduan
ez dela lehen aldia,
ez dela lehen aldia.
Gustatzen zait gauez itzultzea
itzultzea etxera eta gauez
ibiltzea nire kaleetan
urrutikoen antza
handiagoa dute orduan
jolas naiteke, amets egin
han nagoela eta ez hemen
ez naizela itzuli osorik

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0115 sec