Orduan Lyrics & Tabs by Mikel Laboa

Orduan

guitar chords lyrics

Mikel Laboa

Album : Xoriek 17PlayStop

Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen nindunan orduan, ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz, edo nire heriotzeko uda berberan sortuko hinduala lurrak laranja urez elikaturiko sagarrondoaren mihura bezala. Espaloi orotan bilatzen ninan hire soineko gorri eta urdina. Gero, zakarrontzietako hondakinen balioaz eztabaidatu gintunan, eta bidaia luzeren probetxuari buruz; Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean, Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora, eta Bereniceren ilea, elemental Mister Watson, elemental Mister Watson, elemental Mister Watson. Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela, Nire seksoan aurkitzen dun, qué barbaridad, Bagdad! idatzi ninan gauez qué barbaridad, Bagdad! idatzi ninan gauez qué barbaridad, Bagdad! Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak; Baina hi heu arbatsuena. Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera. Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak; Baina hi heu basorik arbatsuena. Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera. Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen nindunan orduan, ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz, edo nire heriotzeko uda berberan sortuko hinduala lurrak laranja urez elikaturiko sagarrondoaren mihura bezala. Espaloi orotan bilatzen ninan hire soineko gorri eta urdina. Gero, zakarrontzietako hondakinen balioaz eztabaidatu gintunan, eta bidaia luzeren probetxuari buruz; Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean, Casiopea eta Pollux, edo Isis and Pandora, eta Bereniceren ilea, elemental Mister Watson, elemental Mister Watson, elemental Mister Watson. Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela, Nire seksoan aurkitzen dun, qué barbaridad, Bagdad! idatzi ninan gauez qué barbaridad, Bagdad! idatzi ninan gauez qué barbaridad, Bagdad! Nire zerebroan hazten ditun Canadako basoak; Baina hi heu basorik arbatsuena. Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera. Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera. Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen nindunan orduan, ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz, edo nire heriotzeko uda berberan sortuko hinduala. Gero, zakarrontzietako hondakinen balioaz eztabaidatu gintunan, eta bidaia luzeren probetxuari buruz; Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean. Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela. Orain, hire maitale traketsa naun, maitatzen haunat, etcetera, negu bezperetan etcetera etcetera. Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik orduan, ni jaio aurretik hila hintzela pentsatuz, lurrak laranja urez elikaturiko sagarrondoaren mihura bezala. Eta bidaia luzeren probetxuari buruz; Eta udazken hartan, izen ugariko emakumea bihurtu hintzenean. Astelehen edo astearte batetan, gogoa higan nuela, Baina hi heu basorik arbatsuena.


Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0083 sec