Ihes-A Ihes Lyrics & Tabs by Latzen

Ihes-A Ihes

guitar chords lyrics

Latzen

Album : Kontzientzia Ala InfernuaPlayStop

Ixiltasunak gaitza eman zuen
berehala egin zen ezagun
gutxi batzuen traba omen zen

azkenik denok mehatxupean
mundu hontako arazoetan
bat gehiago besterik ez da hau
denborak nahi du zure denbora
ahaztu ohi da ihesi doala!
Ihesa ihes
aurkeztu gabe.
Ihesa ihes
kontrolik ote?
Gaur egun ere jende ustela
ezjakintasun osoz jantzia,
harri botaz, eskua gordez

Gaur egun ere jende ustela
ezjakintasun osoz jantzia,
harri botaz, eskua gordez
aukeratu dute bazterketa
berekoi hauek alde garbian
hesi handi bat eraikitzean,
irrist eginda jausiz gero,
itxi begiak, orain bai, bai!
Ihesa ihes
aurkeztu gabe.
Ihesa ihes
kontrolik ote?
Itxaropenak sortuko du sendagaia
birus batekin berdina zara guretzat
bihar gauean plan berdinak baititugu
hipokritaren jolasean jausi gabe!
Iluntasunan barnean sartzen
zure itzala bada bereizten
urrundu ordez, hurbiltzen zara
zuk zer esanik baduzu hontan
barneko sua piztu kanpoan
horren handia da zure indarra
argitzen duzun jende guztia
eskuzabalik zure aurrean!
Ihesa ihes
aurkeztu gabe.
Ihesa ihes
kontrolik ote?
Itxaropenak sortuko du sendagaia
birus batekin berdina zara guretzat
bihar gauean plan berdinak baititugu
hipokritaren jolasean jausi gabe!

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0055 sec