Poeta Kaxkarra Lyrics & Tabs by Imanol

Poeta Kaxkarra

guitar chords lyrics

Imanol

Album : Joan Etorrian all PlayStop

Ni poeta kaxkar bat naiz
eta kolore urdinez
eskribitzen dut gauez

desio irristakorrak
itsuturik doaz ihes
gauaren lehize zulora
mundua azpikoz gora
dena jartzen dut aldrebes
Zure lurralde oparoak
ikusmiratzen dut begiz
gauaren zirrikutik zelatan
eta haragiz koloreztatzen.
Zure gorputzaren figura
irudimenaren ispiluan,
zure sabel borobilaren

Zure gorputzaren figura
irudimenaren ispiluan,
zure sabel borobilaren
maldan behera amilduz.
Zure lurralde zabalak
indarrez goldetuz
denbora joanen herdoilak
akestutako zure desioak
zorrozten ditu, zorrozten ditu
eta zorion hazia botatzen
etorkizun lainotuaren tartean
oraingo esperantza murriztuaren hildoa luzatuz.
Nahiaren uholdeek
bortizki astintzen naute
ilunaren tintontzian
ustutzen ditudan arte.
Ametsak gordintzen ditut
gau grinatsuaren labean
eta gero, eta gero, eta gero,
isiltasun hezetuaren arnasa
ezinaren eskaparatean
gandutzen da doi-doi.
Azkenik, isiltasun bustiaren
oihartzun mutua
bilutxik gelditzen da
gau ilunaren apalean.
Eta nik, eta nik, eta nik,
azpildurak josten dizkiot
loak hartu arte.
Ni poeta kaxkar bat
eta kolore urdinez
eskribitzen dut gauez

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0154 sec