Iparorratza Lyrics & Tabs by Lisabo

Iparorratza

guitar chords lyrics

Lisabo

Album : Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak post-hardcore PlayStop

Negua luze doa iparraldean ta fruitu arbolek loratu
nahi baina ezin, neguak dirau.
Zu nahi zaitut baina

ezin neguak dirau berotu ezinik.
Idortea luze doa
hegoaldean eta lurra ernaldu nahian baina ezin
idorteak dirau.
Zu nahi zaitut baina ezin idorteak
dirau edan ezinik.
Euriak, euriak ekialdetik eta suak,
suak mendebaldetik.
Gaur, ez datoz bat, behar eta nahiak.
Ez dago bide samurrik gainbeheran esan zenidan,
ez dago bide samurrik gainbeheran eta berriz ere
erori nintzen aurrera egin nahian irudiak flashan

Ez dago bide samurrik gainbeheran esan zenidan,
ez dago bide samurrik gainbeheran eta berriz ere
erori nintzen aurrera egin nahian irudiak flashan
etortzerakoan.
Ez dago bide samurrik gainbeheran
errepikatzen zenidan, ez dago bide samurrik
gainbeheran guztiona horrela ei da, badakit,
baina niri, nireak nau ardura eta zuk berriz ez
dago bide samurrik gainbeheran.
Zeruko ateak
astindu nituen eta lurrera amildu nintzen. Zerua
ez da existitzen eta ni ez nintzen momentu hortan
existitzen ere, une zehatz horretan. Hutsunea luze
doa gurean eta nik zu nahi zaitut baina ezin,
hutsuneak dirau gurak antzutuz.

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0081 sec