Azken Jokua Lyrics & Tabs by Kudai

Azken Jokua

guitar chords lyrics

Kudai

Album : Shah MatPlayStop

Izarrak itzali eta mundua
noiz geldituko zain nago
baina izarrak ikusten ditut

eta lurrak bueltaka darrai
Atzo bezalaxe jaiki naiz
Ez dut esandakoa sinisten
Hamaika badira hamaika bider
Nik baino gehiago merezi dutenak
Nahi adina izen eskeiniko dizkizut
Zure zerrendatik ezabatzen banauzu
Argi ezean murgilduta naukazu
Zainetatik tristura dario
Bihar nire istorioa isten da
Oraindik orri txuriak dituela
Jakin nahi nuke lagunen memorian

Bihar nire istorioa isten da
Oraindik orri txuriak dituela
Jakin nahi nuke lagunen memorian
Zenbat denbora iraungo duen nire izenak
Izarrak itzali eta mundua
noiz geldituko zain nago
baina izarrak ikusten ditut
eta lurrak bueltaka darrai
Noraezean bizia eman dut
Aurrean nuena bilatuz
Argi ezean gorpua uzten dut
Borroka hau irabazi duzu
Zure jokua, zure arauak
Zure fitxak, nire galera
Ez!
Nire jokua, nire arauak
Nire fitxak, Shah Mat!
Izarrak itzali eta mundua
noiz geldituko zain nago
baina izarrak ikusten ditut
eta lurrak bueltaka darrai
Bestaldean ere, ez dago inor nire zain

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0081 sec