Ahuntzaren Gauerdiko Eztula Lyrics & Tabs by Dut

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

guitar chords lyrics

Dut

Album : AtPlayStop

Gizakia zer da? tximino erotua,
jainkoen hautetsia ala ahuntzaren gauerdiko eztula?.
Bere txikitasuna onartzen ez duen umezurtz harroputza.

Bere animalitasuna ukatzen duen galipotakumea.
Bere egiaren absolutismoan, naturaren zaintzaile
bakarra izendatzen da bera naturaren parte izango
ez balitz bezala. Zaborra sortzen duen animali
bakarra, animali errazionala, baina esaidazu egunean
zehar zenbat denboraz?. Lurra iraintzen duenak
bere burua iraintzen du. Espazioan dabil leku
baten bila dagoeneko bere hilobiaren apaingarriak
ez bait ditu gustukoak, baliabide naturalei
bizkarra emanez beharrak sortzen ditu etengabe,
izatea edukiaren arabera neurtzera iritsi arte;
eta hobe genduke ba onartzen hastea naturaren

bizkarra emanez beharrak sortzen ditu etengabe,
izatea edukiaren arabera neurtzera iritsi arte;
eta hobe genduke ba onartzen hastea naturaren
baitan gaudela, erosotasuna eta indiferentziak
lortu bait dute gu denak lokartzea.

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0076 sec