Insumisoarena Lyrics & Tabs by Oskorri

Insumisoarena

guitar chords lyrics

Oskorri

Album : LandalanPlayStop

Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan? amodio gutunik / etzegok giretan militarren ohar bat? / bitxia benetan bidali duenari / eramaiok bueltan. Natural sentitzen dut / egiten dudana eta natural egin / sentitzen dudana. Insumiso egin naiz / horitxe da dana ahaztu gabe guztioi / muxu handi bana. Nigarrez ari zara / ama maite hori ba omen nuen beste / ankera ugari. Nola obedituko / diot eroari ez badizut jadanik / obeditzen zuri? Ene kolega maite / beldurtia haiz hi aholkuak ematen / ez hadila hasi kartzelara noala / diostak itsusi etor hadi bisitan / txorizo ta guzti. Funtzionari zoli / ene kartzelero juezen sententzia / txikien borrero ezin nauzu hain errez / bihurtu numero kantari esnatzen naiz / goizero goizero.


Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0086 sec