Gatibuaren balada Lyrics & Tabs by Urgabe

Gatibuaren balada

guitar chords lyrics

Urgabe

Album : IsileanPlayStop

27 urte kunplitu ta orain ez dut ezer maite
maite nuen guztia eskuetatik kendu zidaten
erlojuan goizeko ordu biak eta laurenak dira

ahaztuta sentitzen naiz, galduta sentitzen naiz
Goizalde hotz hartan
eraman ninduten lotuta
argiak itzali iluna nagusi
negarra zen ugari.
Urtebete igaro dut kaiola hontan sartuta
egunak luze dira biziak zentzua galtzean
liburutan ez dagoen herri bat nire aberria
ez dago aukerarik,
ez dago irtenbiderik.
Aitaren etxea defendatu behar nuen
eta orain bakarrik herriak utzirik

ez dago irtenbiderik.
Aitaren etxea defendatu behar nuen
eta orain bakarrik herriak utzirik
zure argazkia soilik.
Gogoan dut zure azken musua
elkarrekin igarotako uneak
ohartu gabe azkena izango zela.
Kartzelako bazterretan barrena
nire oihuak askotan entzuten dira
maitasun eder baten bukaera.
Goizalde hotz hartan
eraman ninduten lotuta
argiak itzali iluna nagusi
negarra zen ugari.
Aitaren etxea defendatu behar nuen
eta orain bakarrik herriak utzirik
zure argazkia soilik.
Gogoan dut zure azken musua
elkarrekin igarotako uneak
ohartu gabe azkena izango zela.
Kartzelako bazterretan barrena
nire oihuak askotan entzuten dira
maitasun eder baten bukaera.

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0077 sec