Ekaitzaren Ondoren Lyrics & Tabs by Kudai

Ekaitzaren Ondoren

guitar chords lyrics

Kudai

Album : Arima ErosleaPlayStop

Merezi duen bezain dizdiratsu
jaio den izarrik ez da
Eklipsatu ez balira denek

Izango lukete tokia zeruan
Izar batzuen dizdirak
Itsutzeko gai dira
Begiak garaiz ixten
Ikasten ez baduzu
Etxean otsoak babestu
Gure hesteak desiatzen
Artaldeko goxoenak
Hortz zorrotzenak eta odoltsuenak ditu
Ez dugu sekula etsiko, sekula
Zuen hozkadek ez gaituzte inola ere
eroriaraziko... eroriaraziko

Ez dugu sekula etsiko, sekula
Zuen hozkadek ez gaituzte inola ere
eroriaraziko... eroriaraziko
Ez dugu sekula etsiko, benetan
Alde gure bidetik (behingoz)
Izar bakoitzak besteen
Argitasunari begira
Ez du berak duena
Ikusteko modurik
Etxean otsoak babestu
Gure hesteak desiatzen
Artaldeko goxoenak
Beste guztiak irentsi nahi ditu
Ez dugu sekula etsiko, sekula
Zuen hozkadek ez gaituzte inola ere
eroriaraziko... eroriaraziko
Ez dugu sekula etsiko, benetan

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0092 sec