Cora Lyrics & Tabs by Sorotan Bele

Cora

guitar chords lyrics

Sorotan Bele

Album : Mundu Hegian folk PlayStop

Logelako pareten artean,
irudiak etortzen zaizkit burura.
Errepide bat herri txiki batean,

ate zahar bat urraduraz josita.
Ke usaina etortzen zait gainera,
zurrunbilo baten atzetik nabil.
Cora ikusten dut bidoi baten gainean,
mozkor batekin hitz egiten.
Behin ere ez horrela ez naiz sentitu,
malkoak begietatik erortzen zitzaizkidan.
Hiru aldiz zu ikusi ondoren,
bihotza ez zait bete behar bezala.
Xaguzarrak bezala bizitzen,
diru mordoxka bat ateratzeko.
Bibolina zure bigarren bihotza,

Xaguzarrak bezala bizitzen,
diru mordoxka bat ateratzeko.
Bibolina zure bigarren bihotza,
mantentzen zaituena egunero.
Ile horia eta begi urdinak,
gauero zure bila aurkitu arte.
Galway izeneko leku txiki batean,
hurrengo bat arte agurtu nintzen.
Behin ere ez horrela ez naiz sentitu,
malkoak begietatik erortzen zitzaizkidan.
Hiru aldiz zu ikusi ondoren,
bihotza ez zait bete behar bezala.

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0092 sec