Bigarren Itzala (Helduleku Guztiak) Lyrics & Tabs by Berri Txarrak

Bigarren Itzala (Helduleku Guztiak)

guitar chords lyrics

Berri Txarrak

Album : Denbora da Poligrafo Bakarra hardcore PlayStop

pozik zirudien euriaren etorbidean
lorategiak zapaltzen eman dugu gaua
harlauzen gainean oin‐hutsetan saihesten

euskaldunak dantzan jartzeko trabak
gure beldurren lema astuna hartu
pozik zirudien hodei ilunen erresuman
poliki biluzten eman dugu gau osoa
hasia da marrazten teilatuen ingerada
ekarri marrubiak ezpainetara
gure beldurren lema astuna hartu
eta lotsaren aingura hondoratu
haize boladen mende bizi: izan
botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta

botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta
azalen itun ero bat sinatu
pozik zirudien euriaren etorbidean
poliki biluzten eman dugu gaua

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0060 sec